Ekonomia -
Lan istripua Nafarroan
Langile bat hil da Tuteran, teilatu batetik erorita
45 bat urteko langilea Tuterako 2 Industrialdearen enpresa bateko teilatutik erori da eta buruan kolpea hartu du.
Erredakzioa
Langile bat Tuteran (Nafarroa) hil da, astearte arratsaldean, lan-istripua izan ostean. Langilea udalerriko induatrialdeko enpresa bateko teilatutik jausi da, Radio Euskadik aurreratu duenez.
45 bat urteko langilea Tuterako 2 Industrialdearen enpresa bateko teilatutik erori da.
Ezbeharra 17:52ean gertatu da, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.
Langilea zortzi bat metroko altueratik erori da eta buruan kolpea hartu du, iturriek azaldu dutenez.
Nafarroako larrialdi zerbitzuek anbulantzia bidali dute eta langilea Tuterako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute suspertu.