Ekonomia -
Erregaiak garestiago
Erregaien prezioak gora egin du abuztuko zubiaren bezperan
Aste honetako prezioekin, 50 litroko tanga bat gasolinaz betetzeko, 70,5 euro behar dira, eta gasolioz egiteko, berriz, 66,2 euro.
Erredakzioa
Gasolina 95aren eta gasolioaren prezioak % 0,36 eta % 0,66 igo dira, hurrenez hurren, abuztuko zubia hasi baino lehen. Zubi honetarako, 5,8 milioi joan-etorri aurreikusten dira.
Bost asteko beherakadaren ostean izandako igoera da, baina, nolanahi ere, uztail hasieran baino merkeago daude oraindik. Hala, gasolina 95 uztail hasieran baino % 3,23 merkeago dago, eta gasolioa, % 1,71 merkeago.
Urte honetan zehar, gasolina % 0,21 merkatu da eta gasolioa % 2,43. Iazko sasoi berean zuten prezioekin alderatuz gero, jaitsiera % 2,83koa eta % 2,65ekoa izan da, hurrenez hurren.
Aste honetako prezioekin, 50 litroko tanga bat gasolinaz betetzeko, 70,5 euro behar dira, eta gasolioz egiteko, berriz, 66,2 euro.