Ekonomia -

Ekaineko datuak

Hego Euskal Herriko industriaren salmentek eta eskaerek gora egin dute

Ekainean, EAEko eta Nafarroako industriaren fakturazioa % 4,2 eta % 3,5 handitu da, hurrenez hurren, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren fakturazioa % 4,2 handitu da eta eskaera kopuruak % 12,6 egin du gora ekainean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Eskaera kopuruak gora egin du nabarmen EAEn (Estatuko beste hiru erkidegotan bakarri hazi da gehiago), baina kontratuen kopurua Estatu mailako batez bestekoa (% 4,4) baino txikiagoa izan da bertan ( % 0,2 txikiagoa, hain zuzen).

EAEn sektoreak ekainean izandako fakturazioa asko hobetu da maiatzekoarekin alderatuta (urbeteko indizeak % 4,1 egin zuen behera), eta eskaera kopuruak ere nabarmen egin zuen gora (% 2,3koa izan zen maiatzean, eta % 12,6koa izan da ekainean).

Datu horiekin, EAEko industriak aurten batez beste izandako fakturazioa negatiboa da oraindik (% -0,1), baina maiatzean baino txikiagoa (% -1), eta, eskari kopuruari dagokionez, 2014n zehar batez beste % 0,4ko igoera izatetik ekainean % 2,6koa izatera pasatu da.

Nafarroan, bere aldetik, industriaren negozio-kopurua % 3,5 handitu da ekainean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Salmenta kopuruak % 7,1 egin du gora barne merkatuan, eta % 1,7 hazi da Eurogunean, baina % 5 egin du behera Europatik kanpoko merkatuetan.

Eskaera kopuruari dagokionez, ekainean sektore guztietan hazi da (hazkunde handiena, % 18,8koa, ekipamendu-ondasunek izan dute), eta datuak merkatuz merkatu aztertuta, eskariek % 11,7ko igoera izan dute Eurogunean, eta % 10,3koa, barne merkatuan. Eurogunetik kanpoko merkatuetan, berriz, % 0,2 hazi da eskarien kopurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Industria