Ekonomia -

Errusiar betoa elikagaiei

EBk 125 milioiko laguntza iragarri du errusiar betoari aurre egiteko

Mendebaldeko nekazaritza eta elikadura sektoreari kolpe gogorra eman dio Errusiak, Moskuri zigorrak ezarri zizkioten estatuetako elikagai ustelkor guztien inportazioa debekatuta.

Errusiak Europatik eta AEBeko hainbat elikagai blokeatu ditu azarora arte. Argazkia: Efe
Errusiak Europatik eta AEBetik inportatutako hainbat elikagai blokeatu ditu azarora arte.
EBk 125 milioiko laguntza iragarri du errusiar betoari aurre egiteko

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) 125 milioi euroko laguntza iragarri du Errusiak Europako eta AEBko hainbat elikagairi jarritako blokeoa gainditzeko. Gauzak horrela, barazki eta fruta galkorrak erretiratzeko edota banatzeko laguntza eskainiko du EBk, eta kaltetutako nekazari guztiek izango dute laguntza jasotzeko aukera.

Neurria azaro bukaerara arte izango da indarrean, eta tomateei, azenarioei, aza zuriari, azaloreari, perretxikoei, piperrei, pepinoei, sagarrei, udareei, fruitu gorriei, mahatsei eta kiwiei eragingo die.

Elikadura sektoreari kolpe gogorra

Mendebaldeko nekazaritza eta elikadura sektoreari kolpe gogorra eman dio Errusiak; izan ere, Moskuri zigorrak ezarri zizkioten estatuetako elikagai ustelkor guztien inportazioa debekatu du (Espainiakoak, tartean).

AEB, Australia, Kanada, Norvegia eta EBko "txahalkia, txerrikia, barazki eta ortuariak, frutak, arraina, gaztak, esnea eta esnekien inportazioa erabat debekatzea erabaki du Errusiak", Medvedevek iragarri zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ukraina albisteak Errusia Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur