Ekonomia -

Edesa

Bizkaiko Aldundia ez da hilaren 25ean Catarekin bilduko

Jose Luis Bilbaok enpresa katalanari eskatu dio Edesaren inguruko "planak" argitzeko, eta esan du bilerak "komunikabideetan iragarri gabe" egin behar direla, "hitz egitekoeta akordioak adosteko".

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Fagor taldeko lantegiak urrian hasiko dira berriro lanean

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi du Foru Aldundia ez dela datorren astelehenean Catarekin bilduko. Edesaren inguruko "planak" argitzeko eskatu dio Kataluniako enpresari, Aldundiak ez baititu oraindik ezagutzen, eta bilerak "komunikabideetan iragarri gabe" egin behar direla erantsi du, "hitz egiteko eta akordioak adosteko", eta "ez prentsan, poseak egiteko".

Catak ohar baten bidez iragarri du abuztuaren 25ean bilduko dela Bizkaiko Foru Aldundiarekin, eta horren ostean hitz egin du Jose Luis Bilbaok. Cataren asmoa Aldundiari Edesaren plantarako dituen planak azaltzea zen, foru erakundearekin etorkizuna adosteko.

SER irrati-katean egin dioten elkarrizketan, Jose Luis Bilbaok esan du ez dakiela nola dauden gauzak Edesan. Aldundiari Fagor Etxetresnak zena berreskuratzea interesatzen zaio, baina batez ere Basauriko lantegia du kezka nagusi, Bilbaoren esanetan. "Bizkaian duen lantegi bakarra da", nabarmendu du.

"Ez ditugu euren planak ezagutzen"

Kataluniako enpresaren arabera Cataren eta Aldundiaren ordezkariek abuztuaren 25ean egingo duten bileraren inguruan, berriz, bilera hori "ez da egingo", esan du. "Espero dut irailaren hasieran egitea", gaineratu du, baina "oraindik ez dago datarik jarrita".

Bilera horren helburua, "ahal bada", Catak Edesaren inguruan dituen planak ezagutzea izango da, azaldu du Bilbaok.

Catak bilera iragarrita zuen

Cataren iragarpenen arabera, Basauriko Edesa lantegiaren eskaintzaren nondik norakoak argitzeko eta horren "etorkizuna adosteko" bilduko da Aldundiko ordezkariekin. Halaber, Garagartzako eta Eskoriatzako lantegiak urrian zabaldu ostean, gainerako instalazioak azaroa eta martxoa artean jarriko dituztela martxan gaineratu du.

Basauriko Edesa lantegiaren inguruan egindako azken eskaintzaren arabera, 65 langile hasiko dira lanean bertan lehenengo urtean zehar. Ondoren, kopuru hori apurka-apurka handitzen joango dela jakinarazi dute, eta azkenean, hiruzpalau urte barru, 98 langile izango dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Fagor albisteak