Ekonomia -

Galizia

Zauritu ugari Polizia protestarien kontra oldartu ostean Santiagon

Poliziak martxaren aurreko manifestarien kontra egin du, tartean Ruben Cela Santiagoko BNGren bozeramalea zegoen, eta zenbait kazetari ere estutu ditu istiluak iraun duen bitartean.

Zenbait manifestari, lurrean Poliziak kolpatuta. Irudia: EFE
Zenbait manifestari, lurrean Poliziak kolpatuta. Irudia: EFE
Poliziak hainbat manifestariren kontra egin du Santiagon

0:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkelek Santiagora egin duen bisitak eta Europar Batasunean egindako murrizketek eragindako protestan zauritu ugari izan dira, Poliziaren oldarraldi batean, manifestariak Quintanatik Obradoiro Plazara sartzen saiatu eta gero.

Horrela, Polizia Nazionaleko agenteek martxaren aurreko manifestarien kontra egin du, tartean Ruben Cela Santiagoko BNGren bozeramalea zegoen, eta zenbait kazetari ere estutu dituzte istiluak iraun duen bitartean.

Liskarrak CIG eta beste kolektibo batzuek deitutako martxarekin bat egiteko asmoz emigrante talde bat Praza da Quintanara sartzen saiatu denean hasi dira. Horren ondorioz, manifestatzen ari zirenek beste protestariekin elkartzea erabaki dute eta Obradoirorantz abiatu dira.

Berehala, Polizia Nazionalak laguntza eskatu du eta, zehatz-mehatz, poliziek hiru lerro osatu dituzte eta aipatutako plazan sartzea oztopatu dute. Bitartean, manifestariak sartzen saiatu dira, 'Á nosa praza queremos pasar' (Gure plazara sartu nahi dugu), 'Queremos traballar e non emigrar' (Lan egin nahi dugu, eta ez emigratu) eta 'Merkel, Rajoy, fóra da Galiza' (Merkel eta Rajoy ospa Galiziatik), besteak beste, oihukatzen zuten bitartean.

Azkenik, manifestariak Praza de Fonsecan elkartu dira, Obradoiroren ondoan, protestarekin jarraitzeko. Bertan, BNG, CIG, AIG eta Itzulitako Emigranteen Plataformako kideek hitza hartu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainako Gobernuaren presidente ohia Angela Merkel argazkiak