Ekonomia -
Diru laguntzak
Bilera egin dute Errusiaren betoaren kontrako neurriak aztertzeko
Zenbait bilera egin ditu gaur Nekazaritza eta Elikadurako idazkari nagusiak nekazarien elkarte eta kooperatibekin, abeltzainekin, sindikatuekin eta autonomia erkidego batzuen ordezkariekin.
Erredakzioa
Carlos Cabanas Nekazaritza eta Elikadurako idazkari nagusiak adierazi duenez, Europar Batasunak ez du Amankomuneko Nekazal Politikaren krisiaren deitutako "funtsa" erabiliko Errusiaren betoaren kontrako bi neurriak finantzatzeko.
Gaur prentsaurrekoa egin du Cabanasek, nekazarien elkarte eta kooperatibekin, abeltzainekin, sindikatuekin, autonomia erkidego batzuen ordezkariekin lau bilera egin eta gero.
Cabanasek esan du Europako Batzordeak berak jakinarazi duela lehenengo bi neurrien 155 milioi euroko diru-partida ez dela funtsa horretatik aterako, baizik eta EBren egungo aurrekontutik.
Idazkariaren ustean, "positiboa" da krisiaren funtsa ez erabiltzea (425 milioikoa da) "etorkizunean" erabili ahal izateko.
Europar Batzordeak onartu du dagoeneko 30 milioi inguruko partida bat, melokotoiak eta nektarinak merkatutik kentzeko, eta bigarren neurria onartuko du, (125 milioi eurokoa) barazkiak eta frutak ekoizten dituzten nekazariak laguntzeko, haiek baitira gehien pairatuko duten betoaren eragina.