Ekonomia -

Gizarte-segurantzaren datuak

Pentsioak % 1,8 igo dira Euskadin, abuztuan

1.089, 70 euroko da hileroko paga EAEn. Erretiroa hartutakoak dira gehien jasotzen dutenak, atzetik alargunak, ezintasuna dutenak, umezurtzak, eta senitartekoak zaintzarengatik jasotzen dutenak.

Pentsioak % 1,8 igo dira Euskadin, abuztuan. Artxiboko argazkia
Pentsioak % 1,8 igo dira Euskadin, abuztuan
Pentsioak % 1,8 igo dira Euskadin, abuztuan. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsioen batez bestekoak gora egin du EAEn, iazko abuztutik aurtengora, eta  1.089, 70 euroko da hileroko paga.

Kopuru hau, ordea, bestelakoa da Espainian, izan ere, Lan eta Gizarte-Segurantza Ministerioak jakitera eman du 872, 48ko eurokoa dela hileko ordainsaria.

Gainera, pasaden hilean 524.809 pentsiodun zeuden Euskadin, 2013ko abuztuarekin alderatuta, hortaz, % 1,4 igo da kopurua.

Erretiroa hartutakoak dira gehien jasotzen dutenak (batez beste), erdia baino gehiago, alegia. Alargunak daude haien atzean; gero ezintasuna dutenak; ondoren umezurtzak; eta azkenik, senitartekoak zaintzarengatik pentsioa jasotzen dutenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Erretirodunak azken ordukoa