Ekonomia -

2015eko Aurrekontuak

Aurrekontuetatik 'beharrezkoak ez diren gastuak' kentzea eskatu du PPk

Borja Semper EAEko PPko ordezkariak azpimarratu du hobe dela aurrekontuen inguruan “akordio zabal” bat lortzea “porrot egindako aurrekontuak onartzea baino”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko Aurrekontuen inguruan Jaurlaritzarekin “akordioa lortzeko prest” agertu da Euskadiko Alderdi Popularra, baina, horretarako, aurrekontuetatik “beharrezkoak ez diren gastuak kentzea” eta “inbertsioa hobetzea” exijitu dute popularrek. “Aurrekontu zorrotzak izan behar dira”.

 

RNEri eskainitako elkarrizketan, Borja Semper EAEko PPko ordezkariak azpimarratu du hobe dela aurrekontuen inguruan “akordio zabal” bat lortzea “porrot egindako aurrekontuak onartzea baino”.

 

Oraindik ere “egoera zaila” bizi dugula eta, hortaz, politikariek “herritarren beharrizanei begira" erabaki arduratsuak hartu behar dituztela esan du Semperrek.

Aurrekontuak babesteko, hori bai, “administrazioan oraindik dagoen koipea” kendu beharko dutela ohartarazi du PPko ordezkariak. “Inbertsioa hobetu egin behar dugu, eta aurrekontu zorrotzak izan behar dira”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak