Ekonomia -

Inflazioa

Euroguneko inflazioa % 0,3an kokatu da abuztuan

2009ko urritik, prezioen igoerarik baxuena izan du hilabete honetan Europar Batasunak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko urte arteko inflazio tasa % 0,3an kokatu da abuztuan, aurreko hilabetean baino hamarren bat beherago. 2009ko urritik prezioek izan duten igoerarik baxuena da, Eurostaten datuen arabera.

Adierazlearen atal nagusien artean, zerbitzuek izan dute igoerarik handiena, % 1,2koa, uztailean baino hamarren bat gutxiago. Produktu industrial ez energetikoak, uztailean egonkor mantendu zirenak, % 0,3 igo dira abuztuan.

Elikagaien, alkoholaren eta tabakoaren prezioak urte artean % 0,3 egin du behera, aurreko hilean bezala, eta energia % 2 jaitsi da, uztaileko bikoitza.

Hori horrela, energiaren eta elikagaien prezioen aldaketak albo batera utzita, euroguneko azpiko inflazioa % 0,9an kokatu da abuztuan, uztailean baino hamarren bat gorago.

Euroguneko prezioak sei hamarren igo dira urte artean, energia alboratuz gero. Uztailean % 0,5 egin zuen gora.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB