Ekonomia -

Kontziliazio laguntzak

Otsaila baino lehen eskatutako laguntzak soilik ordainduko dituzte

Data horretatik aurrera eskatutako kontziliaziorako diru-laguntzek ezezkoa jasoko dute, aurrekontua agortuta dagoela argudiatuta.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsaila baino lehen eskatutako kontziliazio laguntzak soilik ordainduko dituela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Data horretatik aurrera eskatutako diru-laguntzek ezezkoa jasoko dute, aurrekontua agortuta dagoela argudiatuta.

Abuztuaren 22an amaitu ziren lana eta familia uztartzeko Jaurlaritzak ematen zituen diru-laguntzak. Baina horrek ez du esan nahi data horretatik atzera laguntzak eskatu zituzten guztiek jasoko dutenik laguntza.

17’3 milioi euro zeuden aurtengo aurrekontuetan kontziliazioa laguntzeko eta diru hori urtarrilean eta otsailean eskatutako laguntzekin amaituko da.

Otsailaren 28 baino lehen eskaera egin zutenek, diru-laguntza jasoko dute. Martxoaren batetik aurrera egin zutenek, aldiz, ez dute dirurik jasoko. Hala ere, eskaerak jaso egingo ditu administrazioak eta datorren urtean, berriro, eskaera egin beharrik ez dute egingo familiek.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du 2015ean, ordainketa horiekin jarraitzeko, bi baldintza egon beharko direla: lehendabizikoa laguntza programa indarrean jarraitzea, eta, bigarren, eskaerari erantzuna ematerako orduan, dirua egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Umeak Gurasoak