Ekonomia -

Bilera Milanen

Geldialditik ateratzeko erreformen aldeko apustua egin du Eurotaldeak

Euroguneko ekonomiaren geldialdia dela eta bere "kezka" azaldu du De Guindosek, baina Espainiako susperraldia arriskuan jartzen duenik baztertu du.

Draghi, Katainen, Dijsselbloem eta Regling Milango bileran. Argazkia: EFE
Draghi, Katainen, Dijsselbloem eta Regling Milango bileran. Argazkia: EFE
Draghi, Katainen, Dijsselbloem eta Regling Milango bileran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergen zorroztasuna malgutzea baztertu dute euroguneko Ekonomia ministroek ostiral honetan, nahiz eta Italiak eta Frantziak eskatu. Geldialdi ekonomikotik ateratzeko eta Europako Banku Zentralak (EBZ) hazkundea bultzatzeko hartutako neurriei laguntzeko erreformen aldeko apustua egin dute.

"Egonkortasun eta hazkunde ituna EBren konfiantza aingura da eta adostasuna zabala da ideia horren inguruan", adierazi du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak Milaneko bilera amaitu eta gero. Dijsselbloemen hitzetan, ministro guztiak ados daude, "itunaren sinesgarritasuna krisi garaian egindako lan gogorrari esker berreskuratu genuen eta hori mantendu behar dugu".

"Malgutasunaren aplikazioak ezin du aurrekontuetako markoa ahuldu", azaldu du Jyrki Katainen Gai Ekonomikoetarako komisarioak. "Diru gutxi dagoenean, aurreztea beste aukerarik ez dago", erantsi du Katainenek. Zergak igo beharrean gastua murriztu behar dela uste du komisarioak. Inbertsioak murriztu beharrean, gastua murriztu behar dela errepikatu du.

Zerga sistemaren garapenean azken urteetan egindako lana ez zapuzteko eskatu du Mario Draghi EBZko presidenteak.

"Kezka"

Bestalde, Euroguneko ekonomiaren geldialdia dela eta bere "kezka" azaldu du Luis De Guindos Espainiako ekonomia ministroak, baina Estatuko susperraldia arriskuan jartzen duenik baztertu du. Espainia bigarren hiruhilekoko erritmoaren "oso antzera" hazten hari dela aurreratu du De Guindosek. % 0,6ko hazkundea izan zuen Espainiak bigarren hiruhilekoan.

Hala ere, Eurogunearen geldialdia Espainiarentzako "albiste ona ez" dela onartu du De Guindosek, "gure merkatal bazkide nagusia delako" eta "hazkundeari ekarpena egitea oso garrantzitsua delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra