Ekonomia -

Lan-gatazka

Jaurlaritzak ukatu egin du ertzain-etxerik itxi izana

Beltran de Herediak "kongruentziarik" ez izatea leporatu die sindikatuei, eta "irudi faltsu bat" erakutsiz Ertzaintza kaltetu dutela adierazi du.

Segurtasun sailburuak dio ez dela polizia-etxerik itxiko

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak ukatu egin du EAEn dagoeneko ertzain-etxerik itxi dela, baita aurrerantzean itxiko dituztela ere. Gainera, sindikatuek "udazken beroa" izango dela egindako iragarpenaren aurrean esan du orain arte ez dela "epeltasunik" izan.

Halaber, "kongruentziarik" ez izatea leporatu die sindikatuei, eta "irudi faltsu bat" erakutsiz Ertzaintza kaltetu dutela adierazi du.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, sailburuak ziurtatu du Ertzaintzako "gatazka sindikala legealdiaren hasieratik" datorrela.

Sindikatuek hilabete honetatik aurrera Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren “antolakuntzaren kaosa”ren kontra protestak areagotuko dituztela eta, sailburuak erantzun du "sailburu izendatu nindutenean, bulegora joan nintzen lehenengo egunean, sindikatuen protesta aurkitu nuen Lakuako atarian. Lehenengo egunean, lehenengo minutuan. Harrez geroztik, mobilizazioei eutsi diete".

Segurtasun sailburuak onartu du sindikatuek eskubidea dutela "hobekuntzak lortzeko" protestak egiteko, baina "zenbait lelo eta baliabide dialektiko" kritikatu ditu."Udazken beroa? Ez da 'epeltasunik' izan hasieratik", esan du.

Gainera, Beltran de Heredia kezkatuta agertu da, "askotan", sindikatuen kritikek eta akusazioek Ertzaintzaren izenaren kontra egiten dutelako. "Irmo esaten dut: kezkatuta nago Ertzaintzari buruz askotan ematen duten irudiarekin, eta, gainera, erabat faltsua da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza