Ekonomia -

Gipuzkoa

Tolosako enpresa batek garatu du 10 euroko billete berrien segurtasuna

Pasaban enpresak egin du segurtasun osagarrien diseinua Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrikarako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaban Tolosako (Gipuzkoa) enpresak garatu ditu billete berrien segurtasun elementuak Espainiako Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrikarako.

Fabrikak enpresa gipuzkoar honen aldeko apustua egin zuen duela bi urte, segurtasuna berak diseina zezan.

Tolosan hilabeteak daramatzate 20 eta 50 euroko billete berriekin lanean, eta horien segurtasuna are gehiago garatu dute. Momentuz, baina, 10 eurokoak kaleratu dituzte.

Euroa indarrean sartu zenetik hamar urte baino gehiago igaro direnean, billeteak berritzen hasi dira. Lehenengo bost eurokoak berritu zituzten, 10ekoak kaleratu dituzte orain, eta hurrengoak jarraian etorriko dira, mailakatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Tolosa azken orduko albisteak Euskal enpresak azken ordukoa