Ekonomia -
Ohiko fundazioa
Kutxak baztertu egin du EH Bilduren proposamena batzarrera eramatea
Zehazki, Kutxa ohiko fundazio izatea proposatzen zuen koalizioak, ''izaera publiko eta sozialarekin''.
Erredakzioa
Kutxako Administrazio Kontseiluak baztertu egin du erakundearen batzar orokorrean EH Bilduren proposamena eztabaidatzea. Zehazki, Kutxa ohiko fundazio izatea proposatzen zuen koalizioak, ’’izaera publiko eta sozialarekin’’. Kontseiluak, baina, baztertu egin du proposamena batzarrera eramateko aukera, EAJren, PSE-EEren, CCOOren, PPren eta Pixkanakaren botoekin.
Ainhoa Beola EH Bilduk Kutxan duen ordezkariak salatu duenez, proposamena eztabaidatzeko ezezkoak Kutxako estatutuak eta Kutxen Legea bera urratzen ditu, eta, protesta gisa, bileratik alde egin du. Beolaren arabera, ‘’izaera berezidun fundazioa’’ sortu nahi dute EAJk, PSEk, PPk, Pixkanakak eta CCOOk. EH Bilduk, berriz, Kutxa ohiko fundazio izateari eustea defendatzen du.
Koalizioak iragarri duenez, ''lege-urraketa'' aztertuko du, eta ez du baztertzen oraindik proposamena eztabaidatzeko aukera izatea.
EAJren aburuz, bestalde, EH Bilduren proposamena ''legez kanpokoa'' da, eta ''errealitatetik at'' dago.