Ekonomia -

BEZ itzulpenak

Iruzurra egiten zuen enpresa sare bat atzeman dute EAEn eta Nafarroan

22 enpresen helburua Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko ogasunei iruzurra egitea zen. Horretarako, guztira 800.000 euroko BEZ itzulpenak eskatu zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BEZ itzulpenak soil-soilik lortzeko sortutako enpresa sare baten iruzurra antzeman du Bizkaiko Foru Ogasunak. Gainera, enpresek ez zuten inolako produkziorik. Iruzur sarearen helburua Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko ogasunei iruzurra egitea zen. Horretarako, guztira 800.000 euroko BEZ itzulpenak eskatu zituzten.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasuneko diputatuak jakitera eman duenez, Iruzurraren aurkako Borroka Planean aurreikusitako kontrolek irregulartasunak antzeman dituzte. Horrela, itzulpenak gauzatzea eragotzi dute ikuskaritza zerbitzuek.

22 enpresek, pertsona juridikok eta lau pertsona fisikok iruzur sarea osatzen zuten. Negozioa izen-mailegatzaileen bidez kontrolatzen zuten.

Negozio zentroak

Ikerketa lanak oztopatzeko enpresak lurraldeetan sakabanatu zituzten sareko buruzagiek, eta gehienak negozio zentroetan helbideratu zituzten. Posta jasotzeko negozio zentroak ziren.

Horrela, enpresa faltsuek benetako negozio bat ematen zuten, baina ez zuten langile bakar bat ere. Gehienak negozio zentroetan zeuden eta lau pertsona horiek kontrolatzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Nafarroako albisteak Arabako albisteak Iruzurrak Enpresaburuak