Ekonomia -

Elgoibar

Goratu enpresa miatu du Guardia Zibilak Irani makinak saltzeagatik

Erabilera bikoitza duen materiala saltzea egotzi diote. Industrian erabiltzeko makinak egiteko erabil liteke, edo armak ekoizteko. Enpresako Zuzendaritzako hiru kide, inputatuta.

Goratu, Elgoibar. Argazkia: AFM
Goratu, Elgoibar. Argazkia: AFM
Goratu, Elgoibar. Argazkia: AFM

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Elgoibar herri gipuzkoarreko lantegi bat miatu du, herrialde asiarrei, tartean Iran, ustez erabilera bikoitza duen materiala saltzeagatik, hau da, industrian erabiltzeko makinak egiteko erabil liteke, edo armak ekoizteko. Zehatz-mehatz, Goratu enpresa da, Elgoibarko lantegi garrantzitsu bat, eta, ikerketaren arabera, baliteke Irani materiala saldu izana, esaterako, tornuak eta fresagailuak.Ikerketako iturriek Eferi adierazi diotenez, horren moduko materiala atzerrian saltzen denean kontrolatu beharra dago, jakiteko zein erabilera emango dioten, tankeak edo gerra-gurdiak egin baititzakete. Momentuz, enpresako zuzendaritzako hiru kide, gizonezko bat eta bi emakumezko, inputatuta daude.

Lerun industriagunean dago Goratu enpresa. Makina-erremintan espezialdutako lantegia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea