Ekonomia -
Auto berria
Nafarroan ekoitzitako Polo GTI berria aurkeztu du Volskwagenek
Mundu osoan esklusiban, Landabengo lantegian egiten da modelo berria. Astean modelo horretako 300 auto egingo dituzte.
Erredakzioa
Polo GTI berria aurkeztu du Volkswagenek Parisko Nazioarteko Automobil Aretoan. Mundu osoan esklusiban Nafarroan egiten da autoa.
Urte amaieran helduko da merkatura modelo berria. Landabengo lantegian ekoiztuko da esklusiban, eta astean 300 auto egingo dituzte.
Hamar hilabete daramatzate Volkswagenek Nafarroan duen lantegian modelo berria egiten. Enpresak jakitera eman duenez, Polo GTI berria Europara ez ezik, Japoniara, Australiara, Zeelanda Berrira eta Hegoafrikara ere esportatuko du.
Polo GTI autoaren belaunaldi berria autoaren 30 urteko historian urrats berria da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea