Ekonomia -

Makina-erreminta

Guardia Zibilak Irani makinak saltzea egotzi dio Goraturi

Konpainia gipuzkoarrak ukatu egin ditu akusazioak. Hiru pertsona inputatu dituzte.

Goratu konpainia. Argazkia: AFM
Goratu konpainia. Argazkia: AFM
Guardia Zibilak Irani makinak saltzea egotzi dio Goraturi

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Irango programa nuklearrarekin lotuta dagoen enpresa bati eta Indiako armagintzaren sektoreko beste bati makinak saltzea egotzi dio Goratu konpainia gipuzkoarrari.

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak agiri batean azaldu duenez, guardia zibilek armagintza programetan erabil daitezkeen eta Indiara eta Iranera esportatu behar zituzten hainbat makina atzeman dituzte. Operazioan, gainera, hiru pertsona inputatu dituzte, kontrabandoa egitea egotzita.

Agenteek enpresaren lantegia miatu zuten irailaren 30ean. Horren ostean, Goratuk ukatu egin zuen Iranera ezer esportatu izana.

Barne Ministerioak, baina, beste enpresa baten bitartez Iranera makina bat "desbideratu" izana egotzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea