Ekonomia -

Jaurlaritza-sindikatuak

LABek ez du elkarrizketa sozialerako mahaian parte hartuko

Sindikatuaren ustez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenean ez dago aukerarik lan-harremanen esparru berri bat eraikitzeko.

Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusia.
Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak patronalarekin eta sindikatuekin osatu nahi duen elkarrizketa sozialerako mahaian, sindikatu abertzaleak jakitera eman duenez.

ELAk ere erabaki berbera hartu zuen, Eusko Jaurlaritzak sustatu dituen politika antisozialen kontrako jarrera gisa.

LABen arabera, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenean ez dago aukerarik lan-harremanen testuinguru berri bat eraikitzeko.

Sindikatuak prentsa-ohar batean azaldu duenez, Iñugo Urkullu lehendakaria buru duen exekutiboak egindako proposamenak egungo lan-harremanak egonkortzen ditu, langabezia eta prebarikazioa zabalduz, eta lan erreforma gainditzeko planteamendurik gabe.

Era berean, LABek kritikatu du ez dutela "Euskal Herrirako lan esparru propioaren eraikuntza" jorratzeko asmorik.

Ainhoa Etxaideren sindikatuak bilera eskatu dio Enplegu Sailari proposamena aztertzeko eta ez dezan elkarrizketa sozialerako mahaia "gutxiengo sindikalarekin" deitu, "ez baitu inolako onurarik ekarriko langile klasearentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea