Ekonomia -

Bilera, Gasteizen

Finantza Publikoen Kontseiluak aurtengo diru-bilketa itxiko du gaur

Jaurlaritzak eta aldundiek hurrengo urteko aurreikuspena ere kalkulatuko dute.

Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera bat. EFE
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera bat. EFE
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bilera bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek osatzen dute) bilera egingo du gaur, aurtengo diru-bilketa ixteko eta hurrengo urtekoaren aurreikuspena egiteko.

Batzarra 16:00etan hasiko dute, Gasteizen. Jaurlaritzaren aldetik, Ricardo Gatzagaetxebarria eta Josu Erkoreka Ogasun eta Finantza sailburuak joango dira, eta hiru ahaldun nagusiak, aldundien aldetik.

Iazko bileran, aurtengo diru-bilketa 12.374 milioi eurokoa izango zela kalkulatu zuten, eta, azken datuen arabera, baliteke handiagoa izatea.

Bizkaiaren kasuan, diru-bilketa iazkoa baino % 2,6 handiagoa izan da iraila arte. Araban, % 6,1 igo da abuztua arte, eta Gipuzkoan, % 7,3.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea