Ekonomia -

Basque Industry 4.0

Euskal industria, 'lantegi adimendunen' erronkaren aurrean

Teknologia berriak makinetan aplikatzeak ekonomia berpiztuko duela espero du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak.

Arantza Tapia, Basque Industry 4.0 jardunaldien inaugurazio ekitaldian. EFE
Arantza Tapia
Laugarren industria iraultza eztabaidagai Jaurlaritzak bultzatuta

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizuneko industriara, laugarren industria-iraultzara, moldatzeko erronka du begi aurrean EAEk. Gakoa 'lantegi adimendunak' kontzeptua aplikatzea da; hau da, teknologia berriak eta Internet erabilita, lantegiak fabrika digitalizatu eta robotizatu bihurtzea.

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak agertu duenez, laugarren industria-iraultza honekin, ekonomia berpiztea espero du. Hala, krisia hasi baino lehen industriak Barne Produktu Gordinean zuen pisua (BPGaren % 25) berreskuratu ahalko da.

Basque Industry 4.0 izeneko jardunaldiak hasi dira gaur Bilboko Euskalduna Jauregian. Alemaniako eta EAEko 400 adituk 'lantegi adimendunak' kontzeptuan oinarritutako industriaren inguruko gogoeta egingo dute bertan. Inaugurazio ekitaldian mintzatu da Arantza Tapia. Sailburuak iragarri duenez, EAE Europako eskualde industrializatutakoen ordezkari izateko gonbidatu dute Europar Batasunak antolatutako biltzar batean.

Arantza Tapiaren esanetan, Alemaniak, AEBk edo Erresuma Batuak bezala, euskal industria 'lantegi adimendunak' kontzeptua lantzen hasi da, krisiaren aurretik zuen indarra berreskuratzeko asmoz.

Laugarren iraultza industriala: lantegi inteligenteak

Tapiaren esanetan, 2014-2016 Industrializazio Planak etorkizuneko jarduerak izan behar dituen oinarriak biltzen ditu, berrikuntza, nazioartekotzea eta lehiakortasuna irizpide hartuta.

‘Lantegi inteligenteak’ izeneko kontzeptua errealitate bilakatzeko Jaurlaritza lanean ari dela esan du. Teknologia berriak erabilita, makinek euren artean nahiz beharginekin elkarlanean aritzea da helburua.

Nolanahi ere, Tapiak azpimarratu du laugarren iraultza industriala gauzatzeko kualifikatutako eta teknikoki ondo prestatutako pertsonak behar dituela, esparru zibernetikoan aritzeko, “pertsonak eta makinak elkarrekin jardungo duten munduan aritzeko”.

Euskadik erronka berri hau bere sare industriala osatzeko eta enplegua sortzeko baliatu beharko lukeela ere esan du Tapiak, oraindik existitzen ez diren lan-perfil berriak sortuta.

Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Wolfgang Wahlster Alemaniako Gobernuaren aholkulariak hartu du parte. Wahlsterrek, ‘Industria 4.0’ kontzeptuaren sortzaileak, lantegiak digitalizatzearen eta robotak erabiltzearen alde egin zuen. Sektore berri hori Europako ekonomiaren motorra izatea ezinbestekoa dela babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilboko albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Alemania bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Industriaren azken ordukoak