Ekonomia -

Lan gatazka Bizkaibusen

Sindikatuek grebari eutsiko diote gatazka 'bizirik' dagoelako

Horrela, ostiral honetan eta datorren asteko zenbait egunetan lanuzteak egitera deitu dituzte langileak. Bizkaiko Foru Aldundiak “berearekikoa bete” behar duela uste dute sindikatuek.

Greba Bizkaibusen. Artxiboko irudia: EiTB
Greba Bizkaibusen. Artxiboko irudia: EiTB
Greba Bizkaibusen. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak “berearekikoa bete” arte gatazkak “bizirik” jarraitzen duela uste dute sindikatuek. Horregatik, Bizkaibuseko langileak ostiral honetan eta datorren asteko zenbait egunetan greba egitera deitu dituzte. Garraio publikoko zerbitzuan lanpostuak mantentzeko “benetako” konpromisoa hartzeko eskatu diote Aldundiari.

Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, Bizkaibuseko konpainiak enpresa batzordeei agiri bat aurkezten hasi dira gaur, baina “greba bertan behera uzteko” nahikoa izango ez dela aurreratu dute sindikatuek.

Aldundiak eta Bizkaibuseko konpainia berriek asteazkenean adostu zuten dokumentu hori aurkeztea. Hala ere, UGTko eta LABeko iturriek ohartarazi dutenez, Aldundiak “berari dagokion akordioaren zatia bete behar du” lanuzteak bertan behera uzteko.

Lanpostuak mantentzea

Zerbitzuaren lanpostuak mantentzeko akordioa sinatu zuten duela urtebete. Ituna bete dezala eskatzen diote sindikatuek Aldundiari.

Autobus linea batzuk kenduta Aldundia akordioa urratzen ari dela uste dute ELA, CCOO, UGT, LAB eta LSB/USO sindikatuek; izan ere, ia 300 lanpostu galduko ziratekeen.

Sindikatuen hitzetan, Aldundiak “arazoari erantzun bat eman behar dio”. Aldundiak gatazka konpontzeko borondaterik ez duela kritikatu dute sindikatuek

Bosgarren greba eguna

Honenbestez, aldarrikapenak babesteko bosgarren greba eguna egin behar dute Bizkaibuseko langileek ostiral honetan.

Era berean, urriaren 20, 21, 23 eta 24an lanuzteak deitu dituzte. Gainera, urriaren 27tik aurrera greba mugagabea izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak gaur