Ekonomia -

Mikrokredituak

Ekintzaileentzako 50.000 euroko kredituak, inolako abalik gabe

Eusko Jaurlaritzak, Kutxabankek eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute mikrokredituak eskaintzeko. Kredituen interesen zati bat Gasteizko Exekutiboak berak finantzatuko du.

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak. Artxiboko irudia: EiTB
Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Kutxabankek eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute gaur ekintzaileei 50.000 euro arteko mikrokredituak eskaintzeko. Gainera, kredituak lortzeko inolako abalik ez dute beharko.

Kredituen interesen zati bat Gasteizko Exekutiboak berak finantzatuko du; izan ere, 800.000 euro egitasmo honetara bideratu ditu Jaurlaritzak aurten.

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak, Fernando Irigoien Kutxabanken Handizkako Negozioaren zuzendari nagusiaren ondokoak eta Ibon Urgoiti Laboral Kutxako Banku Partikularren zuzendariak agerraldia egin dute ekimena aurkezteko.

Aburtoren hitzetan, ekimen “erabat berria” da eta “merkatuaren eta ekintzaileen” eskariari erantzun nahi dio; izan ere, finantziazioa lortzeko arazoak dituzte proiektuak gauzatzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak Laboral Kutxa bideoak Kredituak albisteak