Ekonomia -

Interes-tipoa igo egin du

Altxorrak 4.050 milioi esleitu ditu, 3 eta 9 hilabeterako letren bidez

Aurreikusitakoa baino gehiago esleitzea lortu du gaur Altxor Publikoak; hala ere, inbertitzaileei aurreko enkantean baino interes-tipo altuagoak eskaini dizkie gaurkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 4.050 milioi euro kokatu ditu 3 eta 9 hilabeterako letren bidez, aurreikusitakoa baino gehiago; hala ere, inbertitzaileei aurrekoan baino interes-tipo altuagoak eskaini behar izan dizkie gaurkoan. Zehatz-mehatz, 1.050 milioi 3 hilabeterako letren bidez saldu ditu, eta aurreko emisioan baino eskaera gehiago jaso ditu. Letra horien batez besteko interes-tipoa % 0,056tik % 0,130era igaro da.

Bestalde, Altxorrak beste 3.000 milioi saldu ditu 9 hilabeterako letren bidez, aurreikusitakoa baino gehiago eta aurreko enkantean baino eskaera gehiago jasota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea