Ekonomia -

Fagor Etxetresnak

Garagartza eta Eskoriatza hurrengo astean hasiko dira ekoizten

Cata konpainiak 155 langile kontratatu ditu dagoeneko.

Francisco Martin Catako zuzendari nagusia. EFE
Francisco Martin Catako zuzendari nagusia. EFE
Ostegunean geldituko dira Cataren esku Fagor Etxetresnen aktiboak

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cata konpainiak hurrengo astean abiatuko du Garagartzako eta Eskoriatzako lantegien jarduera, Fagor Etxetresnaken aktiboak erosi eta gero. Dagoeneko 155 langile kontratatu ditu enpresak, Francisco Martin zuzendari nagusiak azaldu duenez.

"El Dilema" ETB2ko saioan eskainitako elkarrizketa batean, Fagorren aktiboak erosteko prozesua ostegunean bukatuko dela baieztatu du Martinek, egun horretan sinatuko baitute operazioa.

Horren esanetan, jarduera hasiko duten lehen lantegiak Garagartzakoa eta Eskoriatzakoa izango dira. "Berehala izango da, konkurtso agintariekin mantentze faseak prestatzen aritu gara, eta lantegiak hurrengo astean izango dira ekoizten hasteko prest", zehaztu du Catako buruak. "Eta datorren astean prest ez badaude, hurrengoan izango da, baina berehalako kontua da", gaineratu du.

Lantegi horietan, mantendu egingo dituzte orain arteko ekoizpen arloak. Hori horrela, Eskoriatzan sukalderako tresneria ekoizten jarraituko dute, eta, Garagartzan, egosketa tresnak.

Bestalde, Bergarako lantegian kontratu guztiak subrogatu egingo dituztela aurreratu du. "Bertako enplegu guztiari eutsiko diogu", nabarmendu du.

Catak 700 kontratazio egitea promestu zuen, eta zenbaki horretara noiz helduko diren "negozioaren abiaduraren araberakoa" izango dela esan du Martinek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Gaurko albisteak Gipuzkoa Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Debagoiena gaur Eskoriatza azken ordukoa