Ekonomia -
97 langile ditu
Donostiako Pilar klinika itxi behar dute abenduaren 8an
Zentroak lau milioi euro baino gehiagoko galerak pilatu ditu azken urteetan. Klinikako 97 langileei “beste lanpostu bat emateko” lanean ari da zuzendaritza.
Erredakzioa
Donostiako Pilar Klinika abenduaren 8an itxi behar dutela iragarri dute. “Diru-sarrerek etengabe behera” egin dutela azaldu dute, “azken hiru urteetan % 45”.
Zentroak lau milioi euro baino gehiagoko galerak pilatu ditu. Dagoeneko enpresa-batzordeari erabakiaren berri eman diote eta klinikako 97 langileei “beste lanpostu bat emateko” lanean ari da zuzendaritza.
Osasun Sailarekin hitzartutako negozioa klinikaren “zati txiki” bat zela azaldu du Eusko Jaurlaritzak. Ondorioz, ixteko erabakia “arrazoi ezberdinak direla medio hartu dute eta ez Osakidetzarekin hitzartutakoagatik bakarrik”.
Ixteko erabakia deitoratu du Osasun Sailak agiri batean, “pazienteengatik eta urteetan zehar lan egin duten langileengatik bereziki”. Enpresak “langile bakoitzarentzako irtenbiderik onena bilatzea” espero du Jaurlaritzak.
Osasun Sailak Pilar Klinikarekin hitzartutako zerbitzuen fakturazioak “2008az geroztik murrizketa progresiboa” izan duela azaldu du Exekutiboak.