Ekonomia -

Aurrekontuak 2015

Gatzagaetxebarriak 'akordioetarako borondatea' agertu dio oposizioari

Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean egin duen agerraldian, sailburuak adierazi du aurrekontuak aztertzerakoan testuinguru ekonomikoa aintzat hartu behar dela.

Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean hitz egin du gaur Gatzagaetxebarriak
Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean hitz egin du gaur Gatzagaetxebarriak
Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean hitz egin du gaur Gatzagaetxebarriak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak 2015erako Eusko Jaurlaritzak onartu duen aurrekontu proiektua adostea "Euskadirentzat ezinbestekoa" dela esan du. Hori dela eta,  Jaurlaritzak "akordioak erdiesteko borondatea" duela esan dio oposizioari. Egungo testuinguru ekonomikoa eta politikoa aintzat hartuta, "elkar ulertzea ahalbidetuko duen bidea" jorratzeko prest agertu da Ogasun sailburua.

Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Gatzagaetxebarriak . Sei sailburuk bakoitzak bere sailari dagozkion partidak aurkeztuko dituzte gaur batzordean . 10.639 milioi euroko Aurrekontu proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak 2015erako, iaz baino 423,5 milioi gehiago. Ondorioz, % 4,1eko hazkundea izan dute kontuek.

"Egoera politiko eta konstituzional" jakin baten barruan diseinatutako aurrekontuak direla nabarmendu du Gatzagaetxebarriak. Harren hitzetan, aurreko urteotan alderdiek eta erakundeek adostutako akordio politikoetako edukiak jasota daude 2015erako prestatu dituzten kontuetan ere, eta, beraz, etorkizunerako sarreren eta gastuen konpromisoak kontuan hartu dituzte.

Aurtengorako aurrekontuak PPren eta PSEren abstentzioarekin onartu zituen Iñigo Urkulluren gobernuak, sozialistekin eta popularrekin hainbat gaitan akordioak hitzartu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea