Ekonomia -

Dirua

2.600 milioiko isuna 5 bankuri, dibisen merkatua manipulatzeagatik

UBS, Citigroup, JPMorgan Chase, Royal Bank of Scotland eta HSBC bankuak zigortu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko, Britainia Handiko eta Suitzako finantza ikuskatzaileek 2.593 milioi euroko isuna ezarri die UBS, Citigroup, JPMorgan Chase, Royal Bank of Scotland eta HSBC bankuei, dibisen merkatuko tipoak manipulatzeagatik.

Urtebeteko ikerketaren ondoren iritsi da zigorra. Finantza ikuskatzaileek egunero 4 bilioi euro mugitzen dituen merkatuaren gorabeherak zaintzen dituzte.

AEBk 248 milioi euroko isuna jarri die Citibanki eta JPMorgani; 232 milioi eurokoa, RBSri eta UBSri; eta 220 milioi eurokoa, HSBCri.

Ameriketako Estatu Batuetako agintariek azaldu dutenez, "dibisen merkatua operadore jakin batzuen mesederako manipulatzea eta, helburu hori lortzeko, beste banku batzuekin elkarlanean aritzea" leporatzen diete bankuei.

Bestalde, Britainia Handiko finantza arduradunek 287 milioi euroko isuna jarri diote Citibanki; 275 milioi eurokoa, HSBCri; 282 milioi eurokoa, JPMorgan Chase Banki; 275 milioi eurokoa, RBSri; eta 297 milioi eurokoa, UBSri.

Gainera, Suitzak 111 milioi euroko isuna jarri dio UBSri, eta guztira 640 milioi euro ordaindu beharko ditu isunetan, beste guztiek baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea