Ekonomia -
Inkesta
EAEko eta Nafarroako soldatak, Estatuko altuenen artean
Espainiako bigarren soldatarik altuena izan zuen EAEk 2013an: 2.162 euro. Madrilgo langileak bakarrik izan ziren aurretik, 2.198,2 euroko soldata batekin.
Erredakzioa
Espainiako bigarren soldatarik altuena izan zuen Euskadik iaz: 2.162 euro. Madrilgo langileak bakarrik izan ziren aurretik, 2.198,2 euroko soldata batekin. Era berean, Nafarroa soldata altuenak dituzten erkidegoen artean kokatu zen 2013an; izan ere, hileko batez beste 2.126,4 euro irabazten dituzte langile nafarrek.
Horrela, Madril, EAE eta Nafarroa soldata altuenak izan zituzten erkidegoak dira. Espainiako bataz bestekoa 1.869 eurokoa izan zen, Estatistikako Institutu Nazionalak egindako inkestaren arabera.
Asturias, Katalunia eta Kantabria ere batezbestekoaren gainetik daude. Murtziak (1.541,1 euro), Kanariar Uharteek (1.617,3) eta Extremadurak (1.622,4 euro), ostera, soldatarik baxuenak dituzte.
Soldata altuenen kontzentrazioa
Soldata altuenen kontzentrazio handiena duten erkideagoak Euskadi (langileen % 42,4k 2.159,4 euro baino gehiago irabazten dituzte hilean), Nafarroa (% 40,2) eta Madril (% 39,5) dira. Iaz jazotako datuen oso antzekoak dira.
Murtzian (% 43,6) eta Kanariar Uharteetan (% 39,2), aldiz, hilean1.217 euro baino gutxiago irabazten dituzten langile kopururik handienak daude.