Ekonomia -

Kapital handitzea

Koplowitz munduko gizonik aberatsena FCCn sartzen ahaleginduko da

Esther Koplowitz FCCko akziodun nagusiak negoziazioak hasi ditu Carlos Slim mexikarra bere enpresan, akziodun moduan, sartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esther Koplowitz FCCko akziodun nagusiak negoziazioak hasi ditu Carlos Slim mexikarra bere enpresan, akziodun moduan, sartzeko. Carlos Slim munduko gizonik aberatsena da, Forbes aldizkariak urtero argitaratzen duen txostenaren arabera.

Iragan ostegunean, FCCren akziodunen batzar nagusiak 1.000 milioi euroko kapital handitzea onartu zuen.

Egun, Koplowitzek FCCren akzioen % 50,1 ditu, eta gehiengo horrek eskubidea ematen dio beste bazkide bati harpidetze eskubideak saltzeko, kapital handitze bat egitean.

FCC taldeak azaroaren 14an jakitera eman zuenez, Koplowitzek George Sorosekin modu esklusiboan negoziatzen hasteko erabakia hartu zuen, inbertitzaile horri harpidetze eskubideak saltzeko xedearekin.

Operazio horretan, George Sorosek kapital handitze horren erdia bere gain hartuko luke, eta horrek 700 milioi euroko inbertsioa ekarriko lioke taldeari.

Hala ere, Sorosekin negoziatzeko epea amaitu dela jakinarazi du gaur Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, eta epe horretan akordiorik ez dutela lortu zehaztu dute.

Orain, Koplowitzek Slim mexikarraren familiarekin negoziatzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea