Ekonomia -

Europako Batzordea

EBk salatutako oinordetza zerga aldatuko du Bizkaiko Aldundiak

Datorren asteartean foru dekretua onartzeko “dena prest” du Bizkaiko foru Gobernuak. Bizkaiko oinordetza zerga diskriminatzailea dela uste du Europako Batzordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak auzitara eraman zuen oinordetza zergaren araudia indargabetu eta aldatuko duela iragarri du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak.

Espainia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrera eramatea erabaki du Batzordeak. Bizkaiko oinordetza eta ondasunen transferentzia zergaren araudi berezia diskriminatzailea dela uste du Europako Batzordeak.

Arabako eta Bizkaiko oinordetza zergen araudi bereziak aldatzeko eskatu zien Europako Batzordeak Espainiako buruzagiei 2013ko otsailean, EBko legedia urratzen zutelako. Arabak legedia aldatu du dagoeneko eta Justizia Auzitegiaren salaketak Bizkaiari bakarrik egiten dio erreferentzia.

Bizkaiko Aldundiaren iturriek Efe albiste-agentziari jakitera eman diotenez, Araban eta Gipuzkoan egin bezala, datorren asteartean foru dekretua onartzeko “dena prest” du foru Gobernuak. Auziak “ez du ondorio gehiago izango”, Bizkaiko Aldundiaren esanetan.

Aurreko araua asteartean aldatuko duela azaldu du Aldundiak; izan ere, Europako Batzordeak “ez ditu bere argudioak onartu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Azken ordukoa Bizkaia Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika Europako herrialdei buruzko albisteak