Ekonomia -
Azoka berria
Bizikleta izango da nagusi BECeko BIBE azoka
Duela 15 urte desagertutako Cicle azokaren testigantza hartuko du, eta erakusleiho erakargarria bihurtuko da bizikleta, osagai eta osagarriak ekoizten dituzten markentzat eta zaleentzat.
Erredakzioa
Bizikleta eta txirrindularitza ardatz duen azoka hartuko du hiru egunez BECek. Azaroaren 28tik 30era BIBE azoka egingo da eta txirrindularitzaren jarraitzaileen bilgune izango da. Azokaren helburu nagusia Espainiako iparraldeko bizikleta-industriaren eta ziklismoaren erakusleihoa izatea da.
160 bizikleta-ekoizleak parte hartuko dute azokan eta BECeko bigarren pabiloian emango dituzte ezagutzera euren azken nobedadeak. Era berean, 80 stand izango dira eta txirrindularitzarekin eta bizikletaren munduarekin lotutako produktuak erosi ahal izango dira. BH eta Orbea euskal etxeek ere BIBEn parte hartuko dute.
Barakaldora gerturatzen direnek hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute. Julian Sanz indoor arrabolean munduko Guiness errekorra hausten saiatuko da. Dani Comasek, Pump Track eta Free-Park erakustaldiak egingo ditu.
Foroak eta hitzaldiak
Era berean, elikaduraren inguruko foroak antolatu dira eta lesioak ekiditeko lan-jardunaldiak ere egingo dituzte.
Nostalgikoek, gainera, garai bateko bizikletak eta txirrindulari ezagunen bizikletak ikusi ahal izango dituzte bertatik bertara. 1.800 urteko bizikleta bat eta Eddy Mercks, Miguel Indurain eta Aberto Contador txapeldunen bizikletak ikusten aukera izango da.
Jon Odriozolaren Murias euskal talde profesional berriak, berriz, BIBE azokan egingo du aurkezpen ofiziala. Azaroaren 29an izango da hori.
Azoka berriak duela 15 urte desagertutako Cicle azokaren testigantza hartuko du, eta erakusleiho erakargarria bihurtuko da bizikleta, osagai eta osagarriak ekoizten dituzten markentzat, baita txirrindularitzaren zaleentzat ere.