Ekonomia -

PSOE-ren programa ekonomikoa

Pedro Sanchez, lan-astea 35 ordura murriztearen aurka

Gainera, erretiro adina 67 urtera luzatu izana babestu du PSOEko idazkari nagusiak.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak baztertu egin du lan-astea 35 ordura murriztea, Podemosek proposatu duenez, horrek "soldatak jaistea" edota "laneko kostuak igotzea" ekarriko lukeela argudiatuta.

Sanchezek bere programa ekonomikoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, Cinco Días egunkariak antolatutako foro batean.

Hori horrela, buruzagi sozialistak erretiro adina 67 urtera luzatu izana babestu du, eta Langileen Estatutua "berrikustea" eta "lan araudia XXI. mendeko lan munduaren errealitateari egokitzea" proposatu du.

Gainera, UPyDk proposatutako kontratu bakarraren aurka dagoela nabarmendu du, baina, hori bai, lan-kontratu motak murriztu beharra dagoela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Pedro Sánchez argazkiak