Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Bederatzi lan poltsa deituko ditu igande honetan Eusko Jaurlaritzak

Azterketak 2015eko otsailean egingo dituzte eta aukeratutako pertsonak maiatzean lanean hastea espero dute. Eskakizunak aurkezteko bost eguneko epea izango dute interesdunek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Administrazio Publikoan lan egiteko bederatzi lan poltsa deituko ditu Eusko Jaurlaritzak igandean, abenduaren 14an. Azterketak 2015eko otsailean egingo dituzte eta aukeratutako pertsonak maiatzean lanean hastea espero dute.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) hautaketa prozesua egingo du. Deialdiaren xehetasun guztiak igandean argitaratuko dituzte Euskadiko egunkari guztietan eta IVAPen atari ofizialean (www.ivap.euskadi.eus).

Eskakizunak aurkezteko bost eguneko epea izango dute interesdunek, abenduaren 15etik 19ra arte. Ezagutza azterketak 2015eko otsailean eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak martxoaren amaieran egitea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Osakidetza

Bestalde, 2015ean mobilizazioak bultzatzearen aldeko apustua egin du ELA sindikatuak. Osakidetzako lan eskaintza publikoak 187 lanpostu izango ditu 2014an eta 297 plaza 2015ean. Eskaintza hori ikusita, protesta egitera “beharturik” daudela uste du sindikatu abertzaleak.

Era berean, Osakidetzaren eskaintza “barregarria eta propagandistikoa” dela uste du LAB sindikatuak. Lan eskaintza publikoak deuseztatuko lanpostuak “orekatzen ez” dituela uste du LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Lana albisteak