Ekonomia -

Laminaciones Arregui

Sindikatuek 'akordio' bat eskatu dute gatazka behin betiko ixteko

Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Aldundiarekin bilera sorta egingo dutela iragarri dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek. “Posible den eragile guztiekin” mahai bat sortzea bultzatu nahi dute.

Artxiboko irudia: kaixoo-kaixoo.blogspot.com
Artxiboko irudia: kaixoo-kaixoo.blogspot.com
Artxiboko irudia: kaixoo-kaixoo.blogspot.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laminaciones Arreguiko “gatazka epai batekin soilik ixtea” lortuko ez dela errepikatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek. Horrela, “akordio batek bakarrik zoritxarreko gatazka luzearekin behingoz” buka dezakeela ohartarazi dute sindikatuek.

Gainera, prozesu negoziatzaile bat hasteko, enpresa mahaira inguratzen behin baino gehiagotan saiatu direla gogorarazi dute sindikatuek, “baina ez da sekula posible izan”.

Horrela, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Aldundiarekin eta alderdi politikoekin bilera sorta egingo dutela iragarri dute ELAk, LABek eta ESKk. “Posible den eragile guztiekin” mahai bat sortzea bultzatu nahi dute gatazka behin betiko ixteko.

Kaleratzeak, baliogabe

Sindikatuek agiri batean azaldu dutenez, Gasteizko epaitegiek 2012ko lana erregulatzeko txostenaren kaleratzeak baliogabe utzi ostean, enpresa langileak berriro onartzera behartuta dago. Honenbestez, urtarriletik aurrera, langileek euren lanpostuak berreskuratuko dituzte.

Guzti horregatik, ELAk, LABek eta ESKk proposamena egin dute negoziazioa bultzatzeko, lan gatazka behin betiko ixteko. Horrela, erakundeekin eta alderdi politikoekin bilera sorta egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba ELA Ekonomia Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken ordukoa ESK sindikatuaren azken ordukoa