Itxi

2014/12/17

11:44

Ekonomia

Abiadura Handiko Trena

Gobernuak ostiralean onartuko du Atxondo-Abadiño tartearen lizitazioa

Erredakzioa

Hala iragarri du Mariano Rajoyk, gaur, Espainiako Diputatuen Kongresuan. AHTaren Atxondo eta Abadiño arteko lanek 116 milioi euroko kostua izango dute.

  • Abiadura Handiko Trenaren lanak Gipuzkoan. Argazkia: EiTB

    Abiadura Handiko Trenaren lanak Gipuzkoan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak Diputatuen Kongresuan iragarri duenez, Espainiako Ministro Kontseiluak, ziurrenera, ostiralean onartuko du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Atxondo eta Abadiño arteko tartearen lizitazioa. Aipaturiko lanek 116 milioi euroko kostua izango dute.

Hala iragarri du Espainiako presidenteak Diputatuen Kongresuan Gobernuari egindako kontrol saioan.

Rajoyk azaldu duenez, aurrerapausoak izan dira Iñigo Urkullu lehendakariarekin irailean egin zuen bileran egin zizkion eskarietan. Bera beti beharrezkoak diren proiektuak bultzatzen saiatzen dela nabarmendu du. "Beti da posible akordioak lortzea, baina horretarako beharrezkoa da bi aldeen parte-hartzea", gaineratu du.

Espainiako Gobernu presidenteak hitz horiekin erantzun die Aitor Esteban EAJk Espaniako Kongresuan duen bozeramaileak egindako kritikei; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Estatutuaren aurrean "intsumiso" izatea eta Urkulluk iraileko bileran mahai gainean jarri zizkion gaiak ez bultzatzea egotzi dio.

Rajoyk azpimarratu du garatu direla Urkullurekin irailean jorratu zituen gaietako batzuk. Horren arabera, AHTaren lanak egiteko 5.100 milioi euroko inbertsioa egin du Estatuak 2012 eta 2014 artean, eta 2011 arte baino % 30 gehiago inbertitu da.

Rajoyk aurreratu du Espainiako Ministro Kontseiluak, ziurrenera, ostiralean onartuko duela Atxondo-Abadiño tarteko lanen lizitazioa (116 milioi euroko kostua izango duena), eta nabarmendu du Arrasate eta Bergara arteko bigarren zatiko lanak lizitatu direla (158 milioi euro) eta lehen zatikoak, berriz, esleitu direla (68 milioi euro).

8 milioi euro).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Mariano Rajoy
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;