Ekonomia -

Polemika piztu da

Defizit mugaren azpitik itxiko dute urtea Euskadik eta Nafarroak

Espainiako Gobernuak, hala ere, defizit muga bete ezinik dabiltzan erkidegoei, emandako diruagatik itzuli beharreko interesak barkatu egin nahi dizkie, eta horrek eztabaida piztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak Espainiar Gobernuak ezarritako defizit mugaren azpitik itxiko dute 2014. urtea. Defizit txikiena duten erkidegoen zerrendan bigarrena da Euskadi. Nafarroa, berriz, laugarrena izango da.

Espainiako Gobernuak, hala ere, defizit muga bete ezinik dabiltzan erkidegoei, emandako diruagatik itzuli beharreko interesak barkatu egin nahi dizkie, eta horrek eztabaida piztu du. Defizit helburua bete duten erkidegoak haserre daude. Nafarroako Ekonomia arduradun Lourdes Goicoecheak, adibidez, “onartezintzat” jo du neurria.

Goicoecheari ez zaio ondo iruditzen Espainiako Gobernuak 2012, 2013 eta aurtengo zorraren interesak barkatzeko duen asmoa. Izan ere, Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak bezala, merkatuetara jo zuen finantziazio bila, horri dagokion interesekin.

Diruz gaizki zenbiltzan erkidegoek, ordea, Gobernuaren diru poltsa berezira jo zuten. Eta erkidego horiei barkatu nahi dizkie interesak Rajoyren Gobernuak,.

Trukean, 2015 eta 2016rako zero intereseko finantziazioa eskaini nahi die denei Espainiako Gobernuak.

Urrira bitartean, hamar dira defizit helburua bete ez duten erkidegoak, %1a gainditzen dutenak: Extremadura, Murtzia eta Andaluzia dira defizit altuena dutenak. Nafarroa, Asturias, EAE eta Kanariak, berriz, gutxien dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Ekonomia 2024