Ekonomia -

Gutxieneko soldata

Gutxieneko soldata 648,6 euroan finkatzen duen dekretua, argitaratuta

Lanbide arteko gutxieneko soldatak % 0,5eko igoera izan du 2014koarekin alderatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Aldizkari Ofizialak larunbat honetan argitaratu du 2015erako lanbide arteko gutxieneko soldata 648,6 euroan finkatzen duen dekretua. 2014ko kopuruarekin alderatuta, % 0,5eko igoera izan da, edo beste modu batera esanda, hileko hiru euro eta hogeita hamar zentimo gehiago.

Aldizkari Ofizialean irakur daitekeenez, neurriaren berri eman zaie sindikatu eta enpresarien elkarte nagusienei, eta 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egongo da indarrean.

Atzo, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak Ministroen Kontseiluaren urteko azken bileraren ostean aitortu zuen igoera "xumea" zela, baina baieztatu zuen igoera horrek eragin handiagoa zuela erosketa ahalmenean "inflazioa bere horretan mantendu delako edo jaitsi egin delako".

Lanbide arteko gutxieneko soldata izoztuta egon zen 2012an eta 2014an eta 2013an % 0,6ko igoera izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gutxieneko soldata