Ekonomia -
Elkarrizketa
'Frakingak ez luke derrigorrez argiaren fakturaren merkatzea ekarriko'
Juan Cruz Vicuña Euskadiko Hidrokarburoen elkarteko zuzendari ohiaren iritziz, frackinga “metodo segurua” da. Energia lortzeko tresna baliogarria dela nabarmendu du.
EITB.EUS
Juan Cruz Vicuña Euskadiko Hidrokarburoen elkarteko zuzendari ohiaren iritziz, frackinga “metodo segurua” da. Energia lortzeko tresna dela nabarmendu du.
Euskal Autonomia Erkidegoan, urtero 3.000 milioi metro kubiko gas natural kontsumitzen dira. Ekoiztu, berriz, askoz gutxiago ekoizten dira. Egun, Euskadik zero metro kubiko gas ekoizten ditu. Industria Ministerioak mahai gainean jarritako 16 egitasmoetatik, bi bakarrik martxan daude.
Proiektu horiek gauzatzeko xedearekin, datorren urtean 7 milioi euro bideratuko dituzte. 2017. urterako, kopuru hori 22 milioi eurotara igoko da.
Gauzak horrela, Jaurlaritzak ahalegian egin ditu alternatiba energikoak bilatu eta aurkitzeko. Etorkizunari begira "nahitaez" egin beharko duten zerbait da, eta horrela onartu zuen Arantza Tapia sailburuan Legebiltzarrean egindako agerraldi batean.
Alderdi eta elkarte asko aurka agertu diren, Madrilgo Kongresuak aurreneko pausoak eman ditu, frackinga onartu ahal izateko. Nazioarte mailan ere, teknika horrek gizartea banatu egin du. AEBn, adibidez, frakinga azkar zabaldu da; Frantzian, berriz, debekatu egin dute.
Radio Euskadiko Boulevard saioan, Juan Cruz Vicuñak fracking teknikaren inguruan “eztabaida zorrotza” egitea eskatu du.
Azaldu duenez, AEBn frackinga teknika segurua dela erakutsi dute: bi milioi erauzketa egin dituzte, eta ez da gertaera larririk izan.
Frackingaren inguruan “gezur asko” esan direla adierazi du Shesa sozietate publikoko zuzendari ohiak. Euskadin abian jartzen bada, etekin ekonomikoak ekarriko lituzke frackingak, Vicuñaren esanetan. Hala ere, etekin horiek lortuta ere, elektrizitatearen faktura ez litzatekeela zertan merkatu behar gaineratu du.