Ekonomia -

Kereila onartu dute

Banco Madridek kapitalak zuritu ote zituen ikertuko du ANk

Salatzaileen arabera, Zuzendaritzako kideek "dirua zuritu nahi zutenen eskuetan jarri zuten entitatea, kontrolak murriztuta eta kenduta".

Andreu epaileak onartu egin du kereila eta deliturik ote dagoen ikertuko du. Argazkia: EFE
Andreu epaileak onartu egin du kereila eta deliturik ote dagoen ikertuko du. Argazkia: EFE
Andreu epaileak onartu egin du kereila eta deliturik ote dagoen ikertuko du. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak ikertu egingo du Banco Madrid eta Administrazio Kontseiluko zazpi kide, tartean Jose Perez Fernandez presidente ohia, kapitalak zuritu ote zituzten argitzeko, inbertitzaileei, entitateari eta Espainiako ekonomiari kalteak eragin dizkiotela iritzita.

Epaileak Marine Instruments S.A. eta Liunaski S.L. enpresek aurkeztutako kereila onartu du, entitatearen eta Banca Privada d'Andorraren (BPA) filial horren zenbait zuzendariren kontra.

Zehatz-mehatz, Jose Perez Fernandez Espainiako Bankuko Ikuskapen zerbitzuko zuzendari ohia, Juan Pau Miquel Prats ordezkari eta aholkularia, Higini Cierco Noguer eta Ramon Cierco Noguer batzordekide ohiak, Ricard Climent Meca, Soledad Núñez Ramos Altxorreko zuzendari nagusi ohia eta Rodrigo Achirica Ortega idazkaria ikertuko ditu.

Idazkian, Andreuk Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzari galdetu dio diligentziak hasiko dituen delitu horiengatik, eta, hala izatekotan, jasotzea eskatu du, lana birritan egitea saihesteko. Kapitalen Zuritzearen eta Diru Arau-hausteen Prebentziorako Batzordearen Zerbitzu Exekutiboak (Sepblac) salaketa jarri zuen Ministerio Publikoan urtebetez bankua ikertu eta gero.

Kereila aurkeztu zutenen arabera, Jose Perez Fernandez eta zuzendaritza batzordeko kide ohiek "dirua zuritu nahi zutenen eskuetan jarri zuten entitatea, kontrolak murriztuta eta kenduta, eta jatorri iluneko dirua ezkutatzeaz gain, entitatea eskaintzen zuten hori egiteko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak