Ekonomia -

Ezbeharra

Langile bat hil da Gueñesen (Bizkaia), lan-istripuan

Elektrizitate sareko beharginak Quadra auzoko mendi inguru batean izan du istripua.

Lan istripua
Lan istripua
35 urteko gizon bat hil da Güeñesen gertatutako lan istripu batean

0:23

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko langile bat hil da gaur, astelehena, Gueñesen (Bizkaia), lan-istripuan. Elektrizitate sareko behargin bat da, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 09:40an gertatu da, Gueñesko Quadra auzoko mendi inguru batean. Hildakoa beste langile batzuekin ari zen bertan beharrean.

Larrialdi zerbitzuetako kideak saiatu dira behargina suspertzen, baina ez dute lortu.

Oraindik ez dago argi nola izan den istripua, eta ikerketa abiatu dute gertatutako argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da Bizkaian? Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Gueñes albisteak Enkarterri