Ekonomia -

24 orduko greba

Greba eguna Radio Euskadin, kaleratzeen kontra

Antolatzaileen esanetan, goizean langileen % 75ek babestu du deialdia.

Greba eguna Radio Euskadin, lan erregulazioko espedientearen aurka

0:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadin musika dago ia denbora guztian langileen kaleratzeen kontra deitutako greba dela eta, Independenteak-ESK sindikatuak jakitera eman duenez.

Sindikatu horixe izan da Radio Euskadin greba deitu duena hauteskundeen biharamunerako. Gainera, datorren larunbatean, hilaren 30ean, ere greba egingo dute, Athletikek Bartzelonaren kontra Kopako finala jokatuko duen egunean.

Antolatzaileen arabera, goizean langileen % 75ek babestu du deialdia eta protestekin bat egin dute.

Eguerdira arte zerbitzu minimoetan ezarritako informazio tarteak eta grebarekin bat egin ez duten langile batzuen buletinak eman dituzte soilik.

Aipatu iturriek azaldu dute zerbitzu minimoak betetzen ari direla; hala, hauteskundeei buruzko informazioa emango dute 06:00etan, 07:00etan, 08:00etan, 13:00ean, 19:00etan eta 22:00etan.

Grebalariak EiTBren Bilboko egoitzaren aurrean elkartuta daude protesta egiteko.

Aurreko hilabeteetan ere egin dituzte mobilizazioak Radio Euskadiko langileek, zuzendaritzak 79 langile "mugagabe ez-finko" kaleratuko baititu, lan eskaintza publikoa gainditu ez zutenak, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak