Ekonomia -

INE

Euskadi da ondasun higiezinen bahiketa baxuena duen erkidegoa

Guztira 156 bahiketa izan dira urteko lehengo hiru hilekoan Euskadin.

Hipotekak
Hipotekak
Hipotekak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehen hiru hilekoan ondasun higiezinen bahiketa baxuena izan duen autonomia erkidegoa izan da Euskadi. Guztira 156 bahiketa izan dira, 2003 eta 2014 urte artean sinatutako hipoteketan % 0,03.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur eman ditu datu horiek ezagutzera. Zehaztu duenez, 156 bahiketa horien artean, 70 etxebizitzak ziren.

Hipoteka exekutatzeko prozesu gutxien ere Euskadin izan dira 2015 hasieran.  % 0,02an kokatu da zifra hori.

Euskadin urteko lehen hiru hilekoan egindako 156 exekuzioek ondorengo higiezinei eragin zien: 70 etxebizitza, 19 landa-finka, 5 orube eta 62 hiri-finka.

Espainiari dagokionez, hipoteka ez ordaintzeagatik bahitutako ondasun higiezinen kopurua % 5,2 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan, 2014ko garai bereko datuekin alderatuta. Urtarrilean, otsailean eta martxoan 30.952 hipoteka exekutatu dira.

Kaleratutako zenbakien arabera, hipoteka exekutatzeko prozesuak % 0,9 hazi diren martxoa bitartean, 2014ko urte amaierako datuekin alderatuta.

Bahitutako ondasun higiezinen artean, 8.802 ohiko etxebizitza ziren; 2014ko epe berean baino % 6,9 gutxiago.

Espainian dauden familia-etxebizitzak aintzat hartuz gero, 18.363.500 etxebizitzatan hasi dute hipoteka exekutatzeko prozesua urteko lehen hiru hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Espainia Hipotekak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Etxebizitzen merkatua