Ekonomia -

Protestak

Normaltasuna aireportuetan, nahiz eta kontrolatzaileek lanuztea egin

Sustapen Ministerioak % 70eko zerbitzu minimoak ezarri ditu. Kontrolatzaileek bi txanda ezberdinetan egin dituzte lanuzteak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enaire enpresako aire-kontrolatzaileek lanuztea egin dute gaur. Grebak ez du aparteko arazorik sortu eta hegaldien puntualtasuna ia % 100ekoa izan da. Loiuko aireportuan ere normaltasuna izan da nagusi.

Ez da hegaldirik bertan behera geratu eta “erabateko normaltasunarekin” lan egin dute aireportuetan.

Espainiaren aireko espazioan 5.330 operazio egin behar zituzten gaur. Horietako 700 goizeko bi orduko lanuztean zehar egin behar zituzten, eta beste 600 arratsaldekoan.

Lanuzte partzialen bi txandetan, 955 aire-kontrolatzaileetatik 617k lan egin dute eta gutxieneko zerbitzuak une oro bete dituzte.

Iberiak eta Air Europak erabateko lasaitasunez lan egin dute, bi konpainietako iturriek azaldu dutenez.

Kontrolatzaileek bi txanda ezberdinetan egin dituzte lanuzteak: 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Zigorra 61 langileri

Aire-kontrolatzaileen sindikatuak, USCAk, deitu ditu lanuzteak, Enairek 61 langileri ezarritako zigorraren aurka protesta egiteko.

Lanuzteei eustea erabaki zuen USCAk ostiralean, Enairerekin negoziatzen saiatu ondoren. Enpresak ez du zigorra bertan behera uzteko asmorik.

Gutxieneko zerbitzu inguruan ere ez dute akordiorik lortu. Izan ere, USCAk auzitara eramango ditu enpresak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, langileen eskubideak errespetatzen ez dituztela argudiatuz, baina bete egingo dituztela adierazi du.

Facuak gogoratu duenez, kaltedunek eskubidea dute diruaren itzulketa eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea