Ekonomia -
Arabako lantokietan
Tubacexek ez du baztertzen erregulazio espedientea egin behar izatea
Hala ere, datozen hilabeteetan enpresak jasotzen dituen eskaeren arabera hartuko dute azken erabakia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tubacex enpresak ez du baztertzen enplegua erregulatzeko espediente bat egin behar izatea Arabako lantokietan. Hala ere, datozen hilabeteetan enpresak lortzen dituen eskaeren arabera hartuko dute azken erabakia.
Bilbon egin duen hitzaldian, Jesus Esmoris Tubacexeko presidenteak azaldu du “harriduraz” hartu zutela petrolioaren prezioaren jaitsiera iaz. Beherakada horrek eragin zuzena izan du Amurriko enpresan, eta hainbat proiektu “geldirik” daude.
Tubacexek enplegua erregulatzeko espedienteak egin ditu dagoeneko Italian eta Austrian dituen lantokietan.
Euskadikoetan ez egitea espero du Esmorisek, baina ez du aukera hori baztertu. Enpresak dituen eskaerak aztertu eta neurriak hartu beharko dituzte uda amaieran.
Oraingoz, Araban produkzio maila nabarmen jaitsi da azken hilabeteetan. Hirutik bira jaitsi dituzte lan-txandak.