Ekonomia -

Eustaten datuak

Merkataritza elektronikoa % 3tik % 25era igo da EAEn azken 15 urteetan

2014an, aurreko datuekin alderatuz, 3,2 puntu igo zen merkataritza elektronikoa egin zuen enpresen kopurua, eta salmentek % 9,5 egin zuten gora.

Merkataritza elektronikoa
Merkataritza elektronikoa
Merkataritza elektronikoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan, merkataritza elektronikoak hazkunde handia izan du azken 15 urteetan. 2001ean euskal enpresen % 3k egiten zuten merkataritza elektronikoa, eta iaz horien % 24,8k egin zuten, Eustatek gaur argitaratutako txostenaren arabera.

2014an, aurreko datuekin alderatuz, 3,2 puntu igo zen merkataritza elektronikoa egin zuen enpresen kopurua, eta salmentek % 9,5 egin zuten gora.

Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (posta elektronikoa, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena 12.124,6 milioi eurokoa izan da salmentetan, eta 9.326,1 milioikoa erosketetan.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, % 9,5 handitu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak, eta % 15,3 egin zuten gora erosketek.

Araban hazi zen gehien (% 18) erosketa kopurua 2014an, eta gutxien, salmentak (% 7). Salmenta hazkunderik handiena (% 11,2), berriz, Bizkaian izan da, eta % 13,6 egin zuten gora bertan erosketek. Gipuzkoa bigarren izan zen, bai erosketa (% 16,6) bai salmenta (% 10,1) kopuruari dagokionez.

Datuak bere osotasunean hartuta, sistema elektronikoen bidez egindako salmenten kopurua erosketa kopurua baino askoz ere handiagoa izan zen iaz, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak (% 23,1) saltzen dutenak (% 6) baino askoz gehiago dira.

Egindako kalkuluen arabera, 40.700 inguru dira EAEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Horiek bide horretatik egindako erosketak erosketa guztien % 30,6 dira, eta salmentak, berriz, salmenta guztien % 38,9.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Merkataritza albisteak gaur Internet gaur Eustaten datuak