Ekonomia -

Lan gatazka

Bilboko tranbia, zerbitzurik gabe langileen grebagatik

Astearte honetan hasi dira lanuzteak. Goizez 11.55etik 14.00etara eta arratsaldez, 17:55etik 20:00etara.

Bilboko tranbiaren geltoki bat. Argazkia: EFE
Bilboko tranbiaren geltoki bat. Argazkia: EFE
Bilboko tranbian lanuzteak hasi dira gaur

0:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko tranbia zerbitzurik gabe dago astearte eguerditik hasita langileen grebagatik. Antolakuntzak proposatzen duen berrantolaketaren aurka daude langileak.

EuskoTreneko batzordeak lanuzteak deitu ditu astearte honetan hasi eta udako zerbitzuaren amaierara arte, igandeetan izan ezik. Goizetako lanuzteak 11:55ean hasi eta 14:00etaraino iraungo dute. Arratsaldez, lanuzteak 17:55etik 20:00etara artekoak izango dira.

Lehen lanuztea astearte honetan egin dute, eta ez da gutxieneko zerbitzurik egon. Sindikatuek jakinarazi dutenez, astearte goizeko lanuztean, langileen ehuneko ehunak parte hartu du.

Tranbia gidatzeaz gain, iruzurgileen kargu egitea eskatzen die Euskotrenek langileei eta hauek berregituraketa horren aurka azaldu dira. Batzordearen ustez, "neurri hauek langileen arrisku psikosozialak handitzen ditu indarkeriazko arriskuak areagotzen dituen aldi berean".

Sindikatuek jakitera eman dutenez, greba iragarri zutenetik Euskotren ez da langileen batzordearekin kontaktuan jarri eta ez du arazoa konpontzeko borondaterik azaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Grebak Lana albisteak Euskotren albisteak Bilboko tranbia