Ekonomia -

EROSKETA

Megapark Barakaldo gunearen zati bat erosi du Larrek, 170 milioian

Lar sozietatea merkatu-aukera berriak aztertzen ari da, kapitala zabaltze aldera. Horren baitan kokatu du operazio berri hau.

Argazkia: megaparkbarakaldo.com
Argazkia: megaparkbarakaldo.com
Argazkia: megaparkbarakaldo.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lar higiezinen inbertsiorako kotizazio-sozietateak Megapark Barakaldo merkataritza-zentroko bi parte erosi ditu, 170 milioi euroren truke. Balioen Merkatu Nazionaleko Batzordeak eman du erosketaren berri, ohar baten bidez.

OCM Gaudi Master Holdco BV enpresarekin itxi da erosketa. Sozietate hori Oaktree Capital Managementen kontrolpean dago, Elisandra Espain VIII enpresaren akzio guztien jabea.

Hala, Oaktree Capital Managementen esku daude Megapark Barakaldo guneko lokal asko, alokairura bideratuta; denera, ia 60.000 metro karratuko azalera du bere jabegoan.

Egin berri duen erosketa honekin, erositako gunearen % 92 erabilgarri izatea aurreikusi du Larrek. Hasierako etekina % 6,25ekoa izatea ere espero du.

Urrian itxiko da, behin betiko, salerosketa. Dagoeneko, 10 milioi euro utzi ditu Larrek, gordailu modura.

Lar sozietatea merkatu aukera berriak aztertzen ari da, kapitala zabaltze aldera. Horren baitan kokatu du operazio berri hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo