Ekonomia -

Ekainaren 29tik

Atenasko Burtsak ateak irekiko ditu bihar, hilabetez itxi eta gero

Halere, ez du normaltasunez jardungo lehen egunean, eta Ministerioak dekretu batean zehaztuko ditu berriz ireki den merkatuaren baldintza teknikoak.

Espainiako Burtsaren eragina, Greziako 'corralito'aren ostean. Irudia: EFE
Espainiako Burtsaren eragina, Greziako 'corralito'aren ostean. Irudia: EFE
Espainiako Burtsaren eragina, Greziako 'corralito'aren ostean. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenaseko Burtsak ateak zabalduko ditu berriz ere bihar, abuztuak 3, hilabete baino gehiago itxita egon eta gero, Gobernu greziarrak kapitalaren gainean ezarritako kontrolen ondorioz, erreferenduma deitu ostean, Burtsa greziarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aipatutako oharraren arabera, Greziako Finantza Ministerioak, Atenaseko Burtsaren Zuzendaritza Batzordeak eta AthexClear eta Hellenic Central Securities Depository (ATHEXCSD) enpresen Administrazio Batzordeek sinatu dute Burtsa berriz irekitzea astelehenean.

Halere, ez da normaltasunez jardungo lehen egunean eta Ministerioak dekretu batean zehaztuko ditu merkatuen berrirekiaren baldintza teknikoak.

Atenaseko Burtsak ekainaren 29an eten egin zuen jarduera, Greziako bankuei kontrolak ezarri eta kapitalaren gaineko kontrolak agindu zutenean.

Bankuak ixteak Target 2 izenez ezagututako sistemaren operazioak bertan behera geratzea ekarri zuen; horrek burtsaren operazioak kudeatzen ditu, hori dela eta, Burtsak ezin zen normaltasunez aritu bankurik gabe.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Greziako berriak Eguneko albisteak Greziako Finantza ministro ohia Burtsa gaur